Hamazazpi txirrindularik indartuko dute Emakumeen Bira klubaren proiektua

Anboto 2016ko urt. 4a, 11:19

Iurretako Emakumeen Bira klubak talde bi izango ditu 2016an: eliteko BZK Emakumeen Bira-Smurfit Kappa taldea eta CAF Transport Engineering kadete eta juniorren taldea. Bi taldeen artean, guztira 17 txirrindularik osatuko dute aurten Emakumeen Birak bultzatutako proiektua.

Aurkezpenean azaldu dutenez, BZK Emakumeen Bira-Smurfit Kappa ez da UCI-ko taldea izango. Bederatzi txirrindularik osatuko dute taldea: Sandra Antón, Chloë Turblin, Esther Muñoz, Laura Méndez, Andrea Fraile, Lorena Ordiñana, Ilda Pereira, Cristina Bru eta Mireia Orengo. Chloë Turblin txirrindulari frantziarrak ezin izan du aurkezpenean parte hartu oporretan baitago. Aurreratu dutenez, Espainiako eta Frantziako kopaz gainera, nazioarteko Durango Emakumeen Sarian eta Emakumeen Biran parte hartuko du.

Bestalde, CAF Transport Engineering taldeak bost txirrindulari izango ditu kadeetan: Andere Basterra, Irama Vega, Joana Irastorza, Amaiur Amilano eta Amaia Lartitegi.  Juniorretan hiru txirrindulari ditu taldeak: Aroa Gorostiza, Maialen Aramendia  eta Ruth Pérez. Taldeko arduradunek azaldu dutenez, txirrindulari hauek ziklokrosean eta pistan dihardute orain, eta martxoan errepidean izango dira. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!