Bizkaiko prentsak Gurutze Frades sarituko du gaur

Anboto 2015ko abe. 22a, 12:00

Bizkaiko kirol prentsa elkarteak 2015ean zehar nabarmendu diren kirolari eta kirol elkarteak sarituko ditu gaur, 20:00etan, Bilboko Gran Hotelean egingo duten sari banaketan.

Aurtengo sarituetako bat Gurutze Frades iurretarra izango da. ‘Urteko balentria’ saileko saria emango diote Vichy Iron Manean lortutako garaipenagatik. Oro har, triatloian ez ezik, Iron Manean ere hainbat lorpen garrantzitsu lortu ditu aurten Fradesek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!