Etsipen talde berriztarrak irabazi du Lokaletik At! musika lehiaketa

Anboto 2015ko abe. 21a, 11:14

Zapatuan izan zen musikari gazteei zuzendutako lehiaketako finala, eta Etsipen taldeko laukoteak lortu zuen lehiaketa irabaztea. Plateruena Kafe Antzokiko epaimahaiak azaldu duenez, sariagaz taldearen gaztetasuna eta musika aldetik erakutsi duten originaltasuna saritu dute: "Eszeneratze ona dute eta potentziala dutela igartzen da", azaldu du Platerueneko kudeatzaile Liher Granadosek.

Lau talde heldu ziren zapatuko finalera: Kohatu, One Prise, Polisoinu eta Etsipen. Lau taldeek eurek sortutako abesti bat aurkeztu zuten lehiaketara, eta zapatuan, zuzeneko kontzertuan eskaini zuten lehiaketako abestia, beste hiru abestigaz batera. Epaimahaiko kideek abestien kalitatea baloratzerakoan letratan esandakoan ere jarri dute arreta.

Etsipenek 500 euro irabazi ditu musika ekipoan gastatzeko.

Lokaletik at

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!