Zornotzako Urritxe institutuko ikasleek ANBOTO bisitatu dute

Anboto 2015ko abe. 18a, 13:38

Urritxe institutuko DBH3ko ikasleek ANBOTO ezagutzeko bisita egin dute gaur goizean. Prentsa tailerra dute institutuan eta Hizki-hizki aldizkaria egiten dute. Kazetari lanetan ibili dira, eta ANBOTOko lan dinamikari buruzko galderak egin dituzte. Gustura hartzen dira horrelako bisitak; hurrengoan ere etorri!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!