Ortuzar: "Domekan, Euskadi da jokoan dagoena"

Anboto 2015ko abe. 15a, 12:33

Andoni Ortuzar EAJko presidentea eta Aitor Esteban Bizkaiko zerrendaburua egon ziren Zornotzan, joan zen barikuan, jeltzaleek egin zuten ekitaldian. 

Ortuzarren iritziz, beste alderdi politikoek “hauteskundeek gurekin zerikusirik izango ez balute bezala” jokatzen dute kanpainan zehar, eta horregatik, “estralurtar gisa” sentitu izan direla azaldu zuen Zornotzako mitinean. Baina, horren aurrean, hauteskundeen balioa nabarmendu zuen: “Euskadi da jokoan dagoena. EAJ, hemendik eta domekara arte falta diren egunetan, kalera irtengo da hauteskunde hauetan jokoan dagoenak zuzen-zuzenean eragingo digula esateko”.

Hiritargo osoa deitu gura izan zuen, botoa “Madriletik datozen murrizketa eta erabakietatik libratuko gaituen babes gisa” erabiltzera.

Aitor Estebanek estatutua betetzea exijitu zuen bere mintzaldian, eta, gainera, Gizarte Segurantzako erregimenaren transferentzia egitea eskatu zuen, Madrileko gobernutik autonomia erkidegokora.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!