Zornotzan, Durangon eta Zaldibarren San Silbestre lasterketak egingo dituzte, abenduaren 31n. Durangoko 17:00etan hasiko da, Santa Anan, eta Zaldibarkoa ere ordu berean abiatuko dute. Zornotzakoa 18:00etan, erdigunean hasiko da. Probek bost bat kilometroko ibilbidea izango dute.
Belatxikietara Igoera
Extrem Zornotza taldearen Belatxikietara Igoerak 13. aldia egingo du abenduaren 24an. Belatxikietara joateko hiru modu daude: 09:30ean oinezko ibilbidea hasiko dute, 10:15ean korrikakoa (14 km) eta 10:30ean BTTkoa(10 km). Izen-ematea www.extremzornotza.com-en egin daiteke, hilaren 22ra arte (5 euro). Egunean bertan eginez gero, 15 euro izango da. Prezioan barne daude proban zeharreko elikadura postuak eta hamaiketakoa, besteak beste.