'Yoko eta lagunak' eta 'Un otoño sin Berlin', Goya sarietan

Anboto 2015ko abe. 14a, 13:45
Animazioko film onenaren kategorian izendatu dute Edorta Barruetabeñak idatziriko 'Yoko eta lagunak'

Lara Izagirre zornotzarrak zuzenduriko Un otoño sin Berlín filmeko papel protagonistan egindako lanagatik, aktore berri onenaren Goya sariketarako hautagai izango da Irene Escolar. 

Iraia Elias aktore euskalduna ere hautagai da kategoria horretan, Amama filmean egindako lanagatik. A cambio de nada filmeko Antonia Guzmán eta El rey de La Habana laneko Yordanka Ariosa dira kategoria horretako beste bi hautagaiak.

Goya sariketaren XXX. edizio honetan lehiaketarako hautatua izan da, baita, Edota Barruetabeñaren gidoia duen Yoko eta lagunak filma. Animazioko film onenaren kategorian izendatu dute Juanjo Elordik zuzendu duen pelikula hori.

Otsailaren 6an, Madrilen egingo duten galan emango dituzte irabazleen izenak jakitera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!