2016an autobus linearen esleipen berria egingo du Arabako Aldundiak, eta orduan zerbutzua hobetuko dela adierazi dute oharrean: "Aldundiak, erabiltzaileek kalitatezko zerbitzu publiko bat izan dezaten beharrezkoak diren hobekuntzekin zerbitzu hau datorren 2016 urtean lizitatzeko eta esleitzeko konpromisoa hartu du".
Erabiltzaileek 350 alegazio aurkeztu dituzte, eta lehenengo lana horiek aztertzea izango dela azaldu dute instituzio bietako ordezkariek. Joan zen astean batzartu ziren Aitziber Irigoras alkatea, Pilar Ríos alkateordea eta Josu López diputatua.