50. Durangoko Azoka

Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar ANBOTOk

Anboto 2015ko abe. 3a, 12:28
Nagore Txintxurreta ilustratzaile durangarrak elkarrizketarako egin duen ilustrazioa.

Idazle iurretarrari egindako orrialde biko elkarrizketa argitaratuko dugu bihar. Nagore Txintxurretaren ilustrazioak lagundutako orriotan, Durangaldeaz dituen oroitzapenez, Durangoko Azokaz, bere bizimoduaz, politikaz eta kulturaz dihardu Sarrionandiak. Aurrerapen legez, hona hemen elkarrizketatik hartutako aipu batzuk:

"Gure Ibaizabal estuari egin nion letrak, Ruperren balsarekin, poza eman dit: bideo baten bertako jendeak abestuta entzutea ederra izan da niretzat"

"Orain ere horrela dago mundua, Erromatarren sasoian bezala, besteak zanpatzeari eta bonbardatzeari, dena kontrolatzeari deitzen zaio bakea"

"Espainia da emaztea gaizki tratatzen duen eta dibortziatu nahi ez duen senarra bezalakoa".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!