Hiru Haundiak urrira atzeratu dute

Anboto 2015ko aza. 6a, 10:10

Euskal Herriko hiru gailur esnaguratsuenak batzen dituen Hiru Haundiak mendi proba urrira atzeratu dutela azaldu du mendialdiak.com webguneak. Gorbea, Anboto eta Aizkorri zeharkatzen dituen ibilbide luzeko proba bi urterik behin antolatzen du Manuel Iradier Txangolari Elkarteak. Orain arte, ekainean antolatu izan dute, baina mendialdiak.com-en diotenez, sai zuria bezalako animaliak babesteko hartu dute erabakia. Urriaren 15ean izan liteke 2016ko Hiru Haundien hitzordua.

Durangaldeko hainbat mendizalek parte hartzen du Hiru Handietan. 2014an, emakumeetan Silvia Triguerosek irabazi zuen, eta 2012an hirugarren heldu zen helmugara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!