Mallabiak indartsu hasi du denboraldia; Sasikoaren bigarren taldea, aldiz, azken postuetan dago. Mallabiak orain arte etxean jokatu dituen hiru partiduak irabazi ditu; tartean, Elorrioko Buskantza Bren kontrako derbia (3-1), orain asteburu bi. Sasikoa Bk sei partidutik bakarra irabazi du orain arte, eta martxa hartzea kostatzen ari zaio. Galduta, jaitsiera postuetan sartu daiteke.