Bizkaiko Emakumeen Ligan Sasikoak erauntsi baten moduan hasi du denboraldia, eta, asteburuan, Elorrioko Buskantzaren kontrako derbia irabazteko faborito argia da. Domekan, 12:50ean, neurtuko dituzte talde biek indarrak, Landako kiroldegian.
Durangoko taldeak, orain arte jokatutako bost partiduak irabazi ditu, eta lider dago Bilbo B taldeagaz berdinduta. 28 gol sartu, eta bi baino ez ditu jaso.
Elorrioko Buskantza sailkapenaren erdian kokatuta dago, Sasikoa Durangok baino partidu bat gutxiago jokatuta. Orain arte, etxetik kanpora jokatu dituen partidu biak berdindu egin ditu.