Kilometro bertikalean, bikain Aitor Ajuria

Anboto 2015ko ira. 24a, 11:04

Uharte Arakil-Beriain kilometro bertikalean 21 urtez azpiko azkarrena izan zen otxandiarra. Garazi Sampedro atxondoarra bederatzigarren sailkatu zen emakumetan.

Mendi lasterketetan zein kilometro bertikaletan etorkizun oparoa izan dezakeela erakusten ari da Aitor Ajuria gaztea (1998, Otxandio). Esaterako aurten bigarren amaitu zuen Zegama-Aizkorrin gazte mailako lasterketa. Joan zen asteburuan, modalitate berri bat probatu zuen, lehenengoz, Uharte Arakil-Beriain kilometro bertikala, eta 21 urtez azpiko azkarrena izan zen (44.30). Sailkapen orokorrean, laugarrena izan zen. Horrela, Euskal zirkuituaren barruko Euskadiko Kopan parte hartuko du. Urriaren 10ean, Anbotoko kilometro bertikalean izango da, eta, urriaren 23an, Araia-Aratzeko igoeran.

Uharte Arakilen Garazi Sampedro atxondoarra 9. sailkatu zen emakumeetan: 1.03.28.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!