Zugan Ni: 13 eta 18 urte arteko antzerkizaleentzako tailerra

Anboto 2015ko ira. 22a, 16:00

Gazteei antzerki mundura gerturatzeko aukera eskainiko die Markeliñe antzerki taldeak, ikasturte honetan ere. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa.

Antolatzaileen berbetan, Zugan Ni programa "bitarteko bikaina da gazteek antzerki munduaren erraiak eta sorkuntza prozesu batek dakarren guztia" ezagutu dezaten.

Zornotzan, Igorren, Iurretan eta Durangon egingo dituzte ekimenaren barneko saioak.

www.zuganni.blogspot.com.es webgunean eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!