Durangaldeko korrikalarien pokerra Elgoibarko gau krosean

Anboto 2015ko ira. 21a, 11:24
Dabid Garcia, Oier Ariznabarreta eta Aitor Mimenza (Argazkia: Facebook: Txiki DG)

Aurreneko lau sailkatuak eskualdekoak izan dira. Oier Ariznabarreta durangarrak irabazi du gizonetan eta Gurutze Frades iurretarrak emakumeetan.

Zapatu iluntzean jokatu zuten zortzi kilometroko krosa Elgoibarren. Oier Ariznabarretaren atzetik (23.57), Aitor Mimenza elorriarrak (24.10) eta Dabid Garcia durangarrak (25.06) osatu zuten podiuma. Laugarren tokia Roberto Corujo iurretarrarentzat izan zen: 25.47. Emakumeetan Iurreta Fradesek irabazi zuen: 27.19. Sailkapen orokorrean 16. tokian geratu zen.

Elgoibarko gau krosak seigarren aldia egin du aurten eta 157 korrikalarik parte hartu dute. Mintxeta elkartea da antolatzailea eta kros honekin 2016ko urtarrilaren 24ean ospatuko den Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren antolaketarako dirua biltzea izan dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!