Errogatiba eguna ospatuko dute mañariarrek bihar, eta abadiñarrek, etzi

Anboto 2015eko abuztuaren 27a

Zapatuan, goizean goizetik ospatuko dute Errogatiba eguna abadiñarrek. Ohitura jarraituz, Andra Mariko ermitatik aterako dira 09:00etan, Urkiolarainoko bidea oinez egingo duten herritarrek, eta egun pasa egingo dute santugian. Mendiolatik Atxarteraino joango dira ibiltariak, eta 10:45ean Txakurzulon hamarretakoa egingo dute.

Uztailean izena eman zuten jubilatu abadiñarrek, berriz, 10:30ean hartuko dute autobusa hartuko dute Urkiolara joateko. Urtero bezala, egitaraua atondu du Abadiñoko Udalak: besteak beste, Abadiñoko jubilatuentzako bazkaria eta bazkalosteko dantzaldia, eta Talde Batuak-eko dantzarien emanaldia izango dira.

Eguna Urkiolako santutegi inguruan pasatu eta gero, 18:00ak aldea herrigunera bueltatu, eta afaritarako elkartuko dira herritarrak Andra Mariko ermitan. Herriko DJ baten emanaldiagaz amaituko dute eguna.

Abadiñarrek ezezik, mañariarrek ere badute Errogatiban Urkiolara joateko ohitura. 12:00etako Urkiolako mezatara joanda ospatuko dute mañariarrek errogatiba eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!