Argazki guztiak anboto.org-ko argazki galeria baten egongo dira ikusgai.
Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
Durangaldean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Beste inon argitaragabeak izango dira argazkiok.
Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
Argazkiak originalak izan beharko dira.
Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoak izatea edo beste uda batekoak.
Irabazleak nortzuk diren urriko lehen barikuan jakinaraziko dugu, papereko Anboton eta anboto.org-n.
Irabazle bi egongo dira: Webguneko erabiltzaileek aukeratutakoa eta ANBOTOko epaimahaiak aukeratutakoa. Bi irabazleek asteburu-pasa bana irabaziko dute.
Webgune bidezko bozkaketa irailaren 18an hasiko da, behin argazki guztiak jasota. Hamar egunez egongo da bozkatzeko aukera.
Udazkenean, argazki guztiekin erakusketa jarriko dugu Plateruena Kafe Antzokian
Argazkiak Anbotoko artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adierazi egingo da.
Anbotoren gaiak
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.
EGIN ZAITEZ KIDE!