ANBOTOren irakurleok makina bat argazki aterako duzue uda honetan. Argazki onenaren bila, argazki lehiaketa antolatu du ANBOTOk. Argazkiak albiste honen barruan dagoen formularioaren bidez bidali ahalko dira, eta argazki galeria honetan egongo dira ikusgai. Lehiaketan irabazle bi egongo dira: lehenengo irabazlea zein izango den webguneko erabiltzaileek erabakiko dute, irailaren 18tik 28ra webgunean bertan botoa emanda. Bigarrena zein den ANBOTOko epaimahaiak erabakiko du. Irabazleentzako saria asteburu-pasa bana izango da. (Lehiaketako oinarriak)