Marianne Vos eta Pauline Ferrand Prévot –iazko irabazlea– ez dira etorriko. Lesionaturik daudela jakinarazi dute. Vosek saihets-hezur bat apurtu zuen apirilean, mendi bizikletako proba batean, eta, antza denez, oraindik ez dago erabat sendatuta. Ferrand Prevotek mina izan du azken hil bietan ezker hankan, eta, asteon, ziatika diagnostikatu diote. Ondorioz, Bira inoiz baino zabalago dago gainerakoentzat.