Durangoko Sasikoa areto futbol kluba jokalari bila dabil gazte eta kadete mailako talde berrientzako. Talde berriekin “hazten jarraitu eta gazteei areto futbolagaz gozatzeko aukera eskaini gura diegu”, diote klubetik.
Gazte mailako jokalarien (1997-99 jaiotakoak) lehen proba atzo izan zen eta zortzi jokalari aurkeztu ziren. Bigarren proba bihar, ekainak 5, 19:00etan izango da Landako kiroldegian. Kadete mailako (2000-01 jaiotakoak) probak ekainaren 8 eta 10ean, 19:00etan, izango dira, Landako kiroldegian.
Edozein zalantza argitzeko helbide elektroniko bat (cdsasikoa1997@gmail.com) eta telefono zenbaki bat utzi dituzte: 656 868 377.
Mallabia ere jokalari bila
Mallabia areto futbol taldea ere kadete eta gazte mailako jokalari bila dabil. Interesatuek telefono honetara deitu dezakete: 669 028 719.