Marianne Vos eta Pauline Ferrand-Prévot ez dira Emakumeen Birara etorriko

Anboto 2015ko eka. 4a, 09:58

Irabazteko faboritoen artean zeuden, baina lesioak dituztela jakinarazi dute.

Marianne Vosek saihets-hezur bat apurtu zuen apirilean Austriako mendi bizikletako lasterketa batean eta antza denez ez da guztiz errekuperatu. Horregatik atseden hartzea erabaki du. Pauline Ferrand-Prévotek aldiz ziatika du. Azken hile bietan ezker hankan minekin zebilen eta aste honen hasieran ziatika diagnostikatu zioten. 

Biak irabazteko faboritoen artean zeuden. Vos holandarra UCI Rankingeko liderra da eta  Ferrand-Prévot frantziarra seigarrena. Iaz Emakumeen Bira irabazi zuen Ferrand-Prévotek. Orain Vosen taldekide Anna Van der Breggen (Rabo-Liv) da irabazteko faborito nagusia eta Ema Johansson lako txirrindulariek ere aukera gehiago dituzte.

Emakumeen Bira ekainaren 10ean hasiko da Iurretan hasi eta amaituko den erlojupeko batekin.

 

Pauline Ferrand Prévot:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!