Finala familiagaz zein lagun kuadrillagaz giro atseginean ikusteko aukera egongo da, eta ez da jan-edanik faltako. Partiduaren ostean, hainbat zozketa egingo dituzte: Athleticen hiru elastiko ofizial, Aurten bai leloa duten beste hiru kamiseta, lau baloi, eta Athleticen eta Bartzelonaren koloreekin osatutako lau bufanda.
Pantaila erraldoiak
Zornotzako Zelaieta parkean eta Elorrioko plazan ere pantailak ipiniko dituzte partidua ikusi ahal izateko. Traña-Matienan, hamasei tabernen artean egitaraua osatu dute. Taberna horietan pintura zuri-gorria egongo da bezeroen eskura; 18:30ean hasita trikitiagaz pintxo-potea egiteko aukera eskainiko dute.