Durangaldean lehenengoz antolatu dute munduko hainbat hiritan egiten dena bezalako ekimen bat. "Argazkizaleak elkartzea, elkar ezagutzea eta esperientziak trukatzea" da Gerediaga Elkartearen egun horretarako proposamena.
Txelu Angoitia argazkilari durangarrak koordinatuko du ekimena, eta parte hartzeko interesa dutenek gerediaga@gerediaga.eus helbidean izena ematea eskatu dute antolatzaileek.