Duranguesa Txirrindulari eskolak eta Durangaldeko bizikleta eskolak antolatuta, bizikleta eguna ospatuko dute Durangon.
Hainbat ekintza izango dira: Trialbike erakusketa (Alex Astorika & Jabi Cebrian), taller mekanikoa, zozketak, puzgarriak, bigarren mailako bizikletak, hamaiketakoa eta abar.
7-12 urte arteko haurrentzat 10 km-ko zirkuitua egongo da, eta 12-16 urte bitartekoek MBT zirkuitua edukiko dute Endilibarren, 10 km-ko zirkuitu horretaz gain. Gainontzean, edonork hartu dezake parte baina antolatzaileak ez dira horien kargu egiten.
Ekitaldiak 11etan hasiko dira eta izen-ematea 10:30etatik 10:55era izango da.