Eskualdeko onenak izan dira zornotzarrak herriarteko esku pilota txapelketan

Anboto 2015eko maiatzaren 19a

Abadiñok eta Mallabiak ez dituzte zornotzakoek bezain emaitza onak lortu. Oraindik joaneko partidak dira eta hirurek aurrera egiteko aukerak dituzte.

Zornotzarrek 0-3 irabazi zieten sopeloztarrei; kadete mailan 10-22, jubeniletan 9-22 eta nagusietan 3-22. Zornotzarrek oso ondo bideratuta daukate kaporaketa, nahiz eta oraindik itzuliko partidak falta diren. Itzuliko partidak Zornotzan jokatzea tokatzen zaie.

Abadiñarrek 1-2 galdu zuten galdakoztarren aurka; kadete mailan 3-22 galdu zuten abadiñarrek, jubeniletan ere 21-22 galdu zuten; nagusietan etorri zen abadiñarren garaipen bakarra 22-17. Abadiñarrek nahiko etorkizun latza daukate txapelketan, Galdakaon jokatzea tokatzen baitzaie, oso ondo jokatu beharko dute galdakoztarrei kanporaketa irabazteko.

Mallabiarrek 2-1 galdu zuten Ortuellarren aurka. Lehenengo partidan garaipenetik hurbil geratu ziren 22-18 galdu baitzuten, bigarren partidan berdin geratu ziren baina oraingoan Malabiarren alde 22-18 eta azken partidan ortuellarrek 22-14 irabazi zieten mallabiarrei. Itzuliko partida Mallabian jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!