BZK taldeko Gloria Rodríguezek Gipuzkoako Itzulia irabazi du

Anboto 2015ko mai. 18a, 14:04

Atariko erlojupekoan ateratako aldeari azkenera arte eutsi dio.

BZK Emakumeen Bira taldeko Gloria Rodríguezek (Murtzia, 1992) Gipuzkoako II.  Itzulia irabazi du. Lehenengo etapan jantzi zuen liderraren elastikoa eta azkenera arte eutsi dio. Bergarako atariko erlojupekoan azkarrena izan zen; 2.31ko denboran osatu zuen 1,7 kilometroko ibilbidea eta Lourdes Oyarbide (Bizkaia-Durango) sailkatu zen bigarren segundo bira.

Tolosan hasi eta amaitu zen bigarren etapa Irene Usabiagarentzat (Eustrak Euskadi) izan zen. Atzoko azken etapa, aldiz, Lointek taldeko Cristina Martinezek irabazi zuen. Gloria Rodríguezek nahiko izan zuen hirugarren postua sailkapeneko lidertza mantentzeko.

Kadete mailan CAF Transport Engineering taldeko Aroa Gorostiza elorriarrak irabazi du Gipuzkoako Itzulia. Tolosako etapa ere berarentzat izan zen. Maila berean bere taldekide Maialen Aramendiak Bergarako erlojupekoa irabazi zuen.

Itzuliko lasterketa denak Euskaldun Torneorako puntuagarriak izan dira, eta liderren artean ez da aldaketarik egon: Gloria Rodríguez (BZK) nagusietan, Lourdes Oyarbide (Bizkaia-Durango) 23 urtez azpikoan eta Maialen Aramendia (CAF Transport) kadeteetan dira liderrak.

 

BZK taldeko Gloria Rodríguez: 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!