Mallabia, Abadiño eta Zornotza herriarteko esku pilota txapelketako final zortzirenetan

Anboto 2015ko mai. 13a, 10:47

Eskualdeko Mallabia, Abadiño eta Zornotza herriek, herriarteko esku pilota txapelketako final zortzirenak jokatuko dituzte maiatzaren 13an eta 14an.

Abadiñarrek Iurreta kanporatu zuten 2 eta 1 irabazi ondoren. Kadete mailan Iurretarrek 22-7 irabazi zuten baina hurrengo bi partidetan; 11-22 eta 3-22 irabazi zuten abadiñarrek. Orain Galdakaokoen aurka jokatu beharko dute, bihar arratsaldeko 18:30etan Abadiñon. Zornotzarren lehenengo partidak Sopeloztarren aurka izango dira. Bihar izango dute partida arratsaldeko 19:30etan Sopelan. Mallabiarrek ere etxetik kanpo jokatu beharko dituzte lehenengo partidak Ortuellaren aurka. Mallabiarrek gaur jokatuko dute arratsaldeko 19:00etan. Eskualdeko bi herrik elkarren aurka jolastekotan finalerdietan gurutzatuko ziren Mallabia eta Abadiño, Zornotza ez zen inorekin gurutzatuko finalean ez bada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!