Iurretarrek 2-1 irabazi diote abadiñarrei herriarteko esku pilota txapelketan

Anboto 2015ko mai. 5a, 09:41

Abadiñarrek Bilbokoei irabazi eta gero Iurretakoen aurka jolastea tokatu zitzaien. Joaneko partidak iada jokatu dituzte asteburuan.

Joaneko partidetan Iurretarrek errez irabazi diote abañarrei kadete eta jubenil mailetan, 22-12 eta 22-1 baina senior mailan Abadiñarrak fin ibili ziren eta 22-4 irabaztea lortu zuten. Markagailua 2-1 dago iurretarren alde baina oraindik itzuliko partidak daude jokatzear, datorren maiatzaren 6an arratsaldeko 17:30etan izanzgo dira. Kanporaketa irabazten duenak Galdakaon aurka jolastu beharko du, maiatzaren 17an eta 24an.

Gainontzeko eskualdeko taldeek, Zornotzak eta Mallabiak 17an izango dute txapelketako lehen partida. Zornotzarrek, Sopelaren eta Arrigorriagaren arteko kanporaketa irabazten duenaren aurka jokatu du, momentuz 2-1 dago kanporaketa sopeloztarren alde. Mallabiarren aurka jokatuko dutenak, Ortuellaren eta Zeanuriren arteko kanporaketatik garaile irtetzen direnak izango dira, kanporaketa 3-0 dago Ortuellarren alde. Asteburuan erabakiko dira final zortzirenetara pasako diren herriak.

Pilotaz gain zestan ere badago eskualdeko errepresentazioa. Durangoko taldeak Berriatua izango du aurkari maiatzaren 9an arratsaldeko 18:00etan, Jai Alai pilotalekuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!