Txirrindularitza lasterketa bana Traña-Matienan eta Elorrion

Anboto 2015eko apirilaren 24a

Bizkaia-Durangoko Lourdes Oyarbidek parte hartuko du erlojupekoan (Argazkia: @Lourdes_OJ)

Emakumeen txirrindularitza proba bi lehiatuko dituzte asteburuan, Durangaldean: gaur, Elorrion eta, domekan, Abadiñoko Traña-Matiena auzoan.

Gaur, 17:00etatik aurrera, erlojuaren kontra lehiatuko dira kadete, junior eta elite mailako txirrindulariak Elorrion. Gazeta auzorako bidegurutzean egongo da irteera, eta, 1,4 kilometroko zirkuituaren ostean, Elizburu kalean helmugaratuko dira.

Etzi, 09:30ean, Bizkaikoloreak txallengea hasiko da Traña-Matienako Trañabarren kalean. Lehen eta bigarren urteko kadeteei bideratutako proba da. Muntsaratz, Elorrio, Miñota eta Berriz hartuko dituen zirkuituari itzuli bi emango dizkiote (33 km).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!