ABADIÑO (zapatua, apirilak 25):
11:00etatik 14:00etara Zelaietako probalekuan batuko dira, oihalak elkarrekin josteko. Adibidez, Talde Batuak elkartearen dantza saioa, abesbatzaren kantaldia, umeentzako tailerrak eta sokatiralarien saioa egongo dira.
BERRIZ (barikua, apirilak 24):
19:00etan Olakueta plazan batuko dira oihaletako atxikimenduak jaso, eta josteko. Musika, trikitilariak, tailerrak eta pintxoak egongo dira.
DURANGO (zapatua, apirilak 25):
12:00etan Oihaletan atxikimendua jaso, eta elkarrekin josiko dituzte Andra Mariko elizpean. Musika, sagardo kupela, janaria, materialagaz postua eta umeentzako tailerrak egongo dira, esaterako.
ELORRIO (zapatua, apirilak 25):
12:00etan Oihalak elkarrekin josteko batuko dira plazan. Musika taldeen emanaldiak, talo tailerra eta pintxoak egongo dira, besteak beste.
OTXANDIO (zapatua, apirilak 25):
12:30etik 14:30era Oihalak josiko dituzte. Zuzeneko musika eta luntxa eskainiko dituzte, eta argazki erraldoia aterako dute.
ZALDIBAR (barikuan eta zapatuan):
Gaur: 17:00etatik 20:30era
Bihar: 10:00etatik 13:00etara Udaletxe pareko plazan, oihaletan atxikimenduak adierazteko aukera eskainiko dute.
ZORNOTZA (zapatua, apirilak 25):
16:30ean Oihalen josketa Euskal Herria plazan: musika, txokolatea, abesbatza…
18:30ean Kalejira kolore-
tsua herritik zehar jositako oihalekin, erraldoi, gaitero eta trikitilariek lagunduta.
19:00etan Sagardo kupela eta pintxoak Piken, musikagaz.