Durangaldeko hainbat herri izango dira herriarteko pilota txapelketan

Anboto 2015ko api. 21a, 10:04

Abadiño, Mallabia, Iurreta eta Zornotza izango dira aurten esku pilotako bizkaiko herriarteko txapelketan parte hartuko duten herriak. Lehenengo partidetan Abadiño izan da jolastu duen bakarra eta 2-1 irabazi zuen joaneko partidetan.

Kadeteen mailan Abadiñokoek 22-0 irabazi zieten Bilboko gaztetxoei. Jubeniletan ordea Bilbok eraman zuen partida 15-22 eta seniorretan berriz ere eskualdekoek eramango zuten puntua. 22-4 irabazi zioten Bilboko bikoteari. Itzuliko partida geratzen zaie Abadiñarrei, abantaila badute ere ez da oso abantaila handia eta gogor ekin beharko diote hurrengo errondara pasatzeko. Itzuliko neurketak zapatuan, 18:00etan, jokatuko dituzte Abadiñon.

 

Abadiñarrak pasatuz gero, Iurretaren aurka jolastu beharko dute final zortzirenetara pasatzeko txartela nork izango duen jakiteko. Zornotzarrek, Sopelaren eta Arrigorriagaren arteko partidako irabazlearen aurka jolastu beharko dute, final laurdenetara zein herri joango den jakiteko. Berdina gertatzen da Mallabirekin, iada final zortzirenetan dago iazko emaitzengatik eta orain aurkariaren zain dago final laurdenetara pasa ahal izateko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!