Oier Ariznabarretak irabazi zuen asteburuan Eibarko duatloia

Anboto 2015ko mar. 9a, 10:34

Oier Ariznabarreta podiumeko lehen postuan

Oier Ariznabarreta durangarra izan zen Eibarreko helmugara iristen lehena. Mugarra Triatloi Taldeko kideak iada hainbat lasterketa irabazi ditu.

Talde durangarrak lasterkari bakarra izan zuen Eibarreko lasterketan, Oier Ariznabarreta. Asteburu berean lasterketa bat baino gehiago baitzeuden. 52:24ko denboran lortu zuen Ariznabarretak lasterketa bukatzea. Parte hartu zuten 200 lagunek hasieran 5km egin behar izan zituzten korrika, ondoren 19km bizikletaren gainean eta bukatzeko 2,3km berriz ere korrika. Oier Ariznabarretaz gain azpimarratzekoa ere, Abadiñoko Laubideta taldeko Uribarri Eguiak egindako lasterketa. 5. postuan geratu zen emakumezkoetan 1:07:42ko denborarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!