Elordi-Otadui eta Arabiourrutia-Aspuru bikoteak Euskal Herriko txapeldun

Anboto 2015ko mar. 9a, 09:45

Olaburu pilota elkarteko bikote batek eta Atxarte pilota elkarteko beste bikote batek Euskal Herriko txapelketa irabazi dute nork bere mailan.

Aitor Elordi mallabiarrak eta Gorka Otadui berriztarrak, 22-19 irabazi zioten Lemoako Etxebarria biei, joan zen barikuan Amurrion jokatu zen finalean.

Nagusien mailan, Atxarte pilota elkarteko Aitor Arabiourrutiak eta Asier Aspuruk ere Euskal Herriko txapelketako txapela jantzita itzuli ziren etxera Sestaotik, Ojuel eta Lizeaga hernaniarrei 15-22 irabazita. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!