Martxoak 8

Kirol jarduerak gaurkoan, berdintasuna aldarrikatzeko

Anboto 2015ko mar. 8a, 09:30

Martxoaren 8a dela eta, Durangaldeko hainbat herritan kirolaren bidez egingo dute gaur berdintasun aldarria. Durangon, Lilakrosa ospatuko dte; Berrizen, Añeketan lasterketa, Iurretan elkarrekin ibili eta korrika egiteko batuko dira, eta Zaldibarren, spinning maratoia egingo dute udaletxeko plazan.

Durangon, Lilakroserako kamisetak 11:30ean hasiko dira banatzen, eta 12:30ean hasiko dute lasterketa, Ezkurdi Plazatik. Eguerdian, bazkaria izango dute Plateruenean, eta arratsaldean, 18:30ean hasita manifestazioa egingo dute Santa Anan hasita.

Berrizen, berriz, Añeketan lasterketa egingo dute Berrizburutik Olakueta plazaraino. 11:45ean hasiko da lasterketa hori. Herriko elkarteek berdintasunagaz lotutako mezuak dituen testigua pasatuko dute eskutik eskura.

Iurretan, Gu Be Bai Runners ekimeneko lehen proba saioa egingo dute 12:00etan.

Zaldibarren, azkenik, spinning maratoia egingo dute udaletxeko plazan. 11:00etatik 13:00etara izango da maratoia, eta, partaide batzuk izena dagoeneko eman badute ere, gaur bertara hurreratuta eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!