Rita & Luca films ekoiztetxeak eskainitako programazioa da Pixkanaka-pixkanaka... izenekoa, eta sei film laburren euskarazko emanaldiak izango dira Durangokoak eta Zornotzakoa.
Emanaldiek 45 minutuko iraupena izango dute, eta, bultzatzaileen berbetan, kalitate artistikoa, balio pedagogikoa eta jolasa uztartzen dituzten sei ekoizpen eskainiko dizkiete ume txikienei: Jose Miguel Ribeiroren Dodu, kartoizko mutikoa (Portugal, 2005); Utzi Geffenblad eta Lotta Geffenbladen Pikart eta orban zirkuan (Suedia, 2013), Aston eta harriak (Suedia, 2007) eta Abertxikoak (Suedia, 1996); Frits Stnadaerten Zurrumurruak (Belgika eta Frantzia, 2011); eta Jutta Schünemannen Ilargitik zintzilik (Alemania, 2004) dira emango dituzten filmak.