Antzerkia eta musika ere izango dira Korrika Kulturalaren harira, Durangaldean. Martxoaren 12an, Xabier Mendigurenen testuan oinarrituriko Amodioaren ziega obra eskainiko du Lauka Teatroa taldeak. Urki Muguruza zarauztarragaz batera, Durangaldeko hiru aktorek dihardute Amodioaren ziega lanean: Eneko Sargardoyk, Joana Ocañak eta Nazaret Froufek.
Martxoaren 27an, bestalde, Gosariak ikuskizunaz gozatzeko aukera ekarriko du Korrika Kulturalak Elorrioko Arriolara: Joseba Sarrionandiaren testuak, Gose taldearen doinuak, eta Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoen lana. Gainera, 28an, bertso afaria ere izango da Elorrion, Andoni Egañagaz eta Maialen Lujanbiogaz, Gazetako elkartean.