Goizean goizetik elurra mara-mara ari du Durangaldeko txoko guztietan. Elurrak trafiko arazoak eragin ditu A8an, Boroa parean. Euskalmetek barikura arte mantendu du alerta laranja, elurragatik: Gaur, bihar eta etzi, itsasoaren mailara egin dezake elurra.