Elurtea Durangaldean

Astelehenean Alluitzetik ateratako argazkiak

Anboto 2015ko ots. 3a, 13:28

Astea elur kontuekin hasi da Durangaldean. Eskualdeko mendi guztiak zuriz jantzita daude, eta Euskalmetek iragarri duenez, eguaztenean eta eguenean alerta laranja izango dugu elurragatik. Itsasoaren mailara arte zuri dezake Euskal Herrian.

Paisaia zuriaren adibide, atzo Alluitz menditik David Maeztuk ateratako argazkiak dira honako hauek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!