European Youth Parliamenteko topaketetan izango da Aritz Labrador

Anboto 2015ko urt. 20a, 11:51

Europako gazteen parlamentuko topaketak egingo dituzte asteburuan, eta bertan izango da Labrador gazte zornotzarra.

Zapatuan, urtarrilaren 24an eta igandean, urtarrilaren 25ean, European Youth Parliament (EYP) erakundearen topaketak ospatuko dira Bilbon. Gazteengan erantzukizun soziala eta hiritartasun europarra bultzatzea du helburu erakunde honek.

Aurten, Aritz Labrador, Durango Jesuitak ikastetxeko 2. batxilergoko ikaslea bertan izango da, iaz Pragan izan zuen partehartze onaren ondorioz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!