Zornotzari dagokionez, astelehenean, 19:00etan, Egoitz Aragon korrikalari zornotzarrak Tort De Geants Alpeetako ultratrailean bizitako abenturak izango ditu berbagai, orduan aterako argazkiek lagunduta. 88 orduz ibili zen mendian, 330 kilometro egiteko, eta hamaikagarren amaitu zuen.
Martitzenean, 19:00etan, Mikel Lauzirika piraguistak Groenlandian piraguan ibili zeneko abenturak gogoratuko ditu. Azkenik, eguaztenean, 19:00etan, Juanjo San Sebastián mendigoizaleak bisitatuko du Zornotza Tras las huellas de Shackleton espedizioaren berri emateko. 1914an Ernest Shackleton esploratzaileak Hegoaldeko Georgiak uharteetan (Hego Antilletako artxipelagoak, Ozeano Atlantikoan) bizitako odisearen bideak errepikatu zituzten espedizioan.
Hitzaldiez gainera, mendi taldeak abiatutako argazki lehiaketako argazkiak ikusgai daude azaroaren 30era arte Urtza, Far Far, Saltsa eta Ontza tabernetan.
Elorrion, astelehenan, 19:30ean, Dolomitetara (Italiako Alpeak) egindako bidaiak izango dituzte berbagai Erdellako kideek Iturri kultur etxean. Martitzenean, 19:30ean, Paiju, los pilares de Baltoro ikus-entzunezkoa eskainiko dute Arriolan, eta bertan izango da Juan Vallejo mendigoizalea.
Eguaztenean, Ana Ruiz eta Idoia Rubial eskalatzaile eta mendizaleak gaztetxean izango dira 19:30etik aurrera; Aztarnak izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dute.
Eguenean, Juanjo San Sebastianen txanda izango da, 19:30ean, Arriolan, eta Tras las huellas de Shackelton espedizioa izango du berbagai. Azkenik, barikuan, 19:30ean, Jon Ander Beristainek Marokoko Tondra Eztarriko eskalada saioei buruz jardungo du.