Ipuin kontalariak, liburutegien eguna ospatzeko

Anboto 2014ko urriaren 23a

Liburutegien nazioarteko egunagagaz bat eginda, ipuin kontalarien saioak antolatu dituzte Iurretako eta Elorrioko liburutegietan, barikurako.

Oihana Etxegibel kontalariak eskainiko du Elorrioko udal liburutegiko saioa. Bihar, hiru eta bost urte arteko umeentzako saioa egingo dute, eta 17:30ean hasiko da sei eta bederatzi urte arteko umeei zuzendurikoa.

Hiru urtetik gorakoentzat, Titiriteroen ipuinak emanaldia antolatu dute Iurretako Herri Bibliotekan, 17:00etarako. Tartean txokolada egingo dute, eta 20:00etan helduentzako ipuin kontalaritza saioan elkartuko dira: Erase una bici saioa izango da gozagai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!