Izurtzako jaiak

Mazorriaga eta Jaio onenak kozinatzen

Anboto 2014ko ira. 19a, 13:19

Aurtengo Izurtzako jaiek eman dute berea. Beste behin ere, bakailao eta tortilla txapelketak izan dira jaietako ekitaldirik jendetsuenetakoak, eta partaidetza zabala izan dute.

Tortilla txapelketak 40 parte-hartzaile izan ditu aurten, eta Joseba Jaio izurtzarrak irabazi du lehen saria. Tortillarik onena zein zen erabakitzeko epaimahaian egon zen Karmelo Irastorzaren esanetan, “zapore aldetik onena izan da, mamitsu egon da, eta osagaiak bere neurrian bateratuta izan ditu; itxura aldetik ere onena dela uste dugu”. Bigarren saria Rebeca Barandikak jaso du; hirugarrena Javier Retegik, eta laugarrena Iusenka Murgoitiok.

Bakailao txapelketan hiru emakumek bete dituzte txapelketako aurreneko hiru postuak. Lehen saria Begoña Mazorriagarentzat izan da aurten; bigarrena Mertxe Ariznabarretak jaso du eta hirugarrena Lidia Azkaratek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!