Eguerdiko 12:00etan meza edukiko dute, egunari hasiera emateko. Elizkizunaren ostean, herriko dantzarien txanda etorriko da, herrikideen aurrean dantza saioa eskaintzeko. Gero, jaia amaitzeko, Mañarira bajatuko dira. Bertan, bazkarian batuko dira, San Joanen.
Abadiñarrek, bihar
Abadiñarrek bihar ospatuko dute Errogatiba Eguna. Goizean goiz oinez igoko dira Urkiolara, santua lepoan hartuta. Baina, oinez joan nahi ez dutenek, autobusez joateko aukera edukiko dute 10:30ean. Meza 11:30ean hasiko da santutegian, eta bazkaria 14:00etan egingo dute.