Euskal Kulturgintza Transmisioko ikasketetan eskainiko ditu saioak Sarrionandiak. Berataz aparte, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia eta Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak ere izango dira hizlarietako batzuk.
Iheslari eta idazle iurretarra erbestean bizi da 1985etik; ETAko kide izateagatik kartzelan zegoen, eta Imanol kantariaren kontzertu bat baliatuta ihes egitea lortu zuen Iñaki Pikabeagaz batera. Bozgorailu baten ezkutatuta irten zuten Martuteneko kartzelatik. Literaturan hainbat lan kaleratu ditu urteotan, eta 2011n Euskadi Literatura Saria eman zion Eusko Jaurlaritzak. Hasieran saria erretenitu zioten, justiziagaz auziren bat izan zezakeelakoan. Baina Auzitegi Nazionaleko fiskalak adierazi zuen ez zeukala auzirik zabalik. Beraz, bere auziak preskribatu dira. Iaz, iheslarien kolektiboak etxeratzen hasiko zirela erabaki zuen, eta batzuk bueltatu dira sorterrira.