Hasieratik hainbat herritar egin ziren ANBOTOren lagun. Doako harpidetza bidez banatu arren, herritar horiek laguntza ekonomikoa emateko prest agertu ziren. Jone Guenetxea hedabideko zuzendariak dioenez, “zailtasun ekonomikoei aurre egiteko diru iturri garrantzitsua” da talde horretatik jasotzen dena. Eta orain lagun talde hori handitzea da helburua. Webgunean badago izena emateko aukera, eta anboto@anboto.org helbidera idatzita edo 946 816 558 zenbakira deituta ere eman daiteke izena. Zuk ere lagun dezakezu euskara Durangaldean zabaltzen.