Zapatuan, Bizkaia-Durangoko taldeko txirrindulariak gogotsu ibili ziren Tafallako lasterketan. Dorleta Eskamendi, Lierni Lekuona, Irene San Sebastian eta Leire Olaberria behin baino gehiagotan saiatu ziren ihesaldietan sartzen. Azkenean, Leire Olaberriak talde osoaren lanari etekina atera eta lasterketa irabazi zuen. Ana Usabiaga sailkatu zen bigarren eta Bizkaia-Durangoko Irene San Sebastian hirugarren. Garaipen horrekin, Olaberriak erakutsi du sasoian dagoela datorren asteburuan Ponferradan lehiatuko den Espainiako txapelketari aurre egiteko. Lierni Lekuona, Dorleta Eskamendi, Lourdes Oyarbide eta Ainara Sanz Euskadiko selekzioagaz ariko dira.
Domekan, Belen Lopezek (Lointek) irabazi zuen Errioxako lasterketa; Bizkaia-Durango taldeko Dorleta Eskamendi bigarren sailkatu zen eta Leire Olaberria laugarren. Horrez gainera, Bizkaia-Durangok beste txirrindulari bat ere sartu zuen aurreneko hamar tokietan: Lierni Lekuona, bederatzigarren postuan.
Errioxakoa emakumeen Euskaldun Torneoko azken lasterketa izan zen eta Alicia Gonzalez (Lointek) da aurtengo irabazlea elite mailan; Eider Unanue (Caja Rural-Bidebide) izan da onena gazteetan eta Maddi Amondarain (Limousin Cartonajes) kadeteetan.