Euskal Herriko eskolarteko txapelketaren finala jokatu zuten atzo

Anboto 2014ko ekainaren 23a

Orioko Karela kiroldegian jokatu zuten atzo, Euskal Herriko Eskolarteko bertsolari txapelketaren finala. Maider Arregi Markuleta oñatiarrak jantzi zuen txapela, eta Aitor Servier Etxexuri azkaindarra izendatu zuten azpitxapeldun. Beste hamar bertsolarigaz, txapelketa horretan kantatu zuen, Aitor Bizkarra Ruiz abadiñarrak ere.

 

Egun osoko festa izan zen Orion atzo egin zutena: goizeko 11:00etan hasi zen bertso saioa, elkarrekin bazkaldu zuten 200 lagunek, ondoren, eta bazkalostean ere jai giroa izan zen nagusi.

Maialen Lujanbioren eskutik jaso zuen Arregik txapela, eta aurten lehenengo aldiz egingo dituzten Bertso Negulekuetako egonaldia jaso dute finalean kantatu duten bertsolari guztiek sari bezala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!