Tarsicio eta Peña hirugarren sailkatu dira Balcón de Bizkaia rallyan

Anboto 2014ko ekainaren 23a

Iban Trasicio Fernandez eta Iñigo Peña eskumaldean, podiumeko hirugarren koskan
Iban Tarsicio Fernandezek eta Iñigo Peñak eizn izan dute iazko garaipena berritu, baina emaitzagaz “oso gustura” daude.

 

Errepide bustiagaz ekin  zioten lasterketari. Tarsiciok onartu duenez, “hasieran ez genuen gurpilekin asmatu eta denbora galdu genuen”. Euria eginda errepidea busti zegoen, baina eurak irten orduko nahikoa lehortuko zela uste zuten; ez zen horrela gertatu eta denbora baliotsua galdu zuten hasieran; “Rallya irabazteko aukerak hasiera horretan galdu genituen”. Ondoren, asistentzia gunean pneumatiko egokiak ipini zituzten. Ordutik aurrera, pare bat tartetan denborarik onena egitea lortu zuten. Azkenean, hirugarren amaitu zuten rallya: “Oso gustara gaude emaitzagaz. Dena dela, etxean zelako lehiatu dugu rally hau eta aurrerantzean batez ere rallysprintetan zentratuko gara”.

 

Hodei Egiluzen bilaketa bultzatu gura izan zuten parte hartzaileek:

 

 

Balcón de Bizkaia rallyko sailkapena:

 

 
 
Bideoaren egilea: Josu Perlacia (Quantum Mechanics Motorsport)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!