Eñaut Aiartzaguena eta Ibai Esteibarlanda absolbitu dituzte, beste 38 gazteekin batera

Anboto 2014ko eka. 11a, 13:21

Segiko kide izatea egotzita seina urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak. Epaiketa amaitu eta epaileen erabakiaren zain zeuden 40 gazteak; Eleak mugimenduak jakin arazi du twitter bidez absolbitu egin dituztela.

2009ko azaroan 40 gazteren kontrako operazioa egin zuten Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak. Tartean zeuden Eñaut Aiartzaguena iurretarra eta Ibai Esteibarlanda elorriarra. Segiko kide izatea egozten zieten, eta ordurako talde terrorista lez izendatua zegoen gazte erakunde hori. Epaiketa urrian hasi zen, eta eta hainbat hilabeteko auziaren ostean, epaiaren zain zeuden. Bada, Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu gazte guztiak.

Erabakiaren berri Eleak mugimenduak eman du twitter bidez.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!