Iurretakok ezin izan du goi mailako denboraldia borobildu

Anboto 2014ko maiatzaren 26a

Ohorezko Mailan igoerako promozioa jokazteko ateetan geratu da. Asteburuan galdu egin du Gallartaren aurka.

 

Iurretakok 1-0 galdu du Gallartara egindako bisitan. Irabazita ere ez zuen igoerako promoziora sailkatzerik lortuko, Erandiok ez duelako hutsik egin; bere esku zuen sailkapena eta Apurtuarteri 0-2 irabazita segurtatu du. Hain zuzen, Iurretakok Apurtuarteren aurka galdu zuen promozio postua, orain asteburu bi bana berdindu ondoren. Elorriok, aldiz, 3-0 menderatu du Loiu.

Maila Gorenean Abadiñok 1-0 irabazi dio Arratiari eta Zalduak emaitza berdinarekin menderatu du Otxarkoaga. Lehenengo Erregionalean Berrizek 2-0 galdu du Gernikan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!